Hasiera Ikasleen txokoa Trantsizio gela/Clase de transición

Begira zer panel polita egin digun Jose Enriquek (Ikerren attak):

 

Zentzumenen panela 2 Zentzumenen panela 1

 

Zentzumenak (ukimena, entzumena, usaimena eta ikusmena) lantzeko balioko digun panela da. Zentzumenen Txokoan jarri dugu, euskarri berezi batean (goiti eta beheiti mugitu daiteke). Polita, ez da hala? Guri behintzat aunitz gustatu zaigu, eta benetan eskertzen dugu Jose Enriquek egindako lana.

Eskerrik asko

 

                                                                         

 

Ikasturteko lehendabiziko hilabete hauetan, Trantsizio Unitatean, udazkenaren

gaia ardatz bezala hartuz, ortzirale arratsaldetan, lan desberdinak egiten aritu gara:

Lehendabiziko margotzen aritu ginen tenperekin:

 

Tenperekin margotzen Tenperekin margotzen

 

Parkera joan ginen, eta bertan bildutako hostoak, plastifikatu eta muralean itsatsi genituen:

 

Hostoak muralean itsasten Hostoak muralean itsasten

                                                         

Rodiloarekin hostoak margotzen aritu ginen:

 

Rodiloarekin margotzen Rodiloarekin margotzen Rodiloarekin margotutakoa eta paper zatitxoez egindako hostoa

 

Plastilinarekin onddoak apaindu genituen:

 

Plastilinarekin onddoak apaintzen

 

Euri tantak, behatzekin margotu genituen:

 

Euri tantak behatzekin margotzen

 

Eta udazken koloreak, kartulinan estanpatzen aritu ginen:

 

Udazken koloreak estanpatzen Estanpazioak

Hemen duzue azken emaitza:

Azken emaitza

 

Hemendik aitzinera, Eguberriak ate joka ditugula kontuan harturik, horren inguruan arituko gara lanean.

2011/2012 ikasturtean eskolan gela berri bat ideki dugu: Trantsizio Unitatea. Bertan 3 ikasle matrikulatuta daude aurten, 3 profesionalekin batera lan eginen dutenak (Hezkuntza Bereziko bi irakasle eta Zaintzaile bat).

Gela berri hau, lehen tailerra bezala erabiltzen zen, eta aurtengo udan, Jesusek zenbait ordu hori txukuntzen, margotzen eta zola jartzen pasa ondotik, hagitz polita gelditu da. 2. solairuan aurkituko duzue, Salto Gelaren parean, terrazaren ondoan. Etorri bisitan nahi duzuenean, ikusiko duzue ze polita geratu den.

         trantsizio gela 1           trantsizio gela 2 
         trantsizio gela 3

            trantsizio gela 4

 

                                                                                                                                                                                                                                                                             logo9
 

Ricardo Baroja" eskola publikoa / Altzate kalea 8

31780 Bera (Nafarroa)

 Tfno: 948 625019 

Email: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

 

 

 

Hasiera Ikasleen txokoa Trantsizio gela/Clase de transición