Hasiera Ikasleen txokoa Trantsizio gela/Clase de transición

PIZZA

Trantsizio Unitatean prestatu dugun azkeneko errezeta urdaiazpiko egosi eta gaztarekin egindako pizza izan da. Hona hemen jarraitutako pausoak:

Lehendabiziko, orea hedatu eta osagaiak jarri genizkion: tomatea, gazta eta urdaizpiko egosia:

Pizza1 Pizza2 Pizza3
Pizza4 Pizza5 Pizza6

Horrela gelditu zitzaigun labean sartu aurretik:

Pizza7

Ondoren labean sartu behar genuen, eta horretarako Belen sukaldariari laguntza eskatu genion:

Pizza8 Pizza9 Pizza10

Egun horretan primeran gosaldu genuen:

Pizza11

Jarraian prozesu osoan ateratako argazkiak ikusteko lotura bat daukazue, eta baita errezeta ikusteko bertze lotura bat ere

                                      Argazkiak                                           Errezeta

GURE HERRIA

Azken aste hauetan, Laguntza Gelan "Bera, gure herria" gaia landu dugu. Gai honek aukera eman digu herriko toki eta jende desberdinak ezagutzeko:

Jesusek SUHILTZAILEEN PARKEA erakutsi zigun:

 

suhiltzaileak

  ARGAZKI GEHIAGO

Andonik ELIZA erakutsi zigun:

eliza

 ARGAZKI GEHIAGO

Bertze egun batean,PILOTALEKUA, KULTUR ETXEA, BERALANDETALIBURUTEGIA eta MATZADA FUTBOL ZELAIA ikustera joan ginen. Kultur Etxea eta Beralandeta Raulek erakutsi zizkigun, eta Liburutegia berriz, Beatrizek.

Kultur Liburutegia

ARGAZKI GEHIAGO

Bertze batean, Joserrak POLIKIROLDEGIA erakutsi zigun:

Polokiroldegia

ARGAZKI GEHIAGO

Azkenaurreko bisita, HERRIKO ETXERA egin genuen, eta hau ere Andonik erakutsi zigun:

HerrikoEtxea

ARGAZKI GEHIAGO

Eta azkeneko bisita, TOKI ONA INSTITUTURA egin genuen. Bertan Gabik eman zizkigun azalpen guztiak:

TokiOna

ARGAZKI GEHIAGO

Eskerrik asko JESUS, ANDONI, RAUL, BEATRIZ, JOSERRA eta GABI hain jatorrak izateagatik eta horrelako azalpen onak emateagatik. Zuei esker, orain gure herria aunitzez hobekiago ezagutzen dugu.

 

OGITARTEKO DIBERTIGARRIAK

 

Oraingoan berendu dibertigarri bat nola prestatu erakutsiko dizuegu. Horretarako guk gazta, patea, nocilla eta marmelada erabili ditugu, baina zuei bertze edozein gauza bururatzen bazaizue, aurrera!

Ikusi pausoak:

Lehenik osagaiak ogian hedatu behar dira:

bokata bokataII
bokataIII bokataI

Gero, molde desberdinak erabiliz, ogitartekoei guk nahi dugun forma emanen diogu:

bokataIV bokataV bokataVI

Hemen duzue emaitza:

bokataVII bokataVIII

Azpiko loturan klik eginez errezeta aurkituko duzue:

ERREZETA

ARGAZKI GEHIAGO

TXAKA ETA MAIONESA SANDWICHA

 

Ikasturte berriarekin batera, Laguntza Gelan berriro ere errezeta goxoak prestatzen hasi gara. Oraingo honetan, txaka eta maionesa sandwicha nola prestatzen den ikasi dugu, eta aurrekoetan bezala, zuekin konpartitu nahi dugu ikasitakoa:

1.- Lehenik, txaka desizoztu ondoren, zati txikitan moztu behar da:

txaka1

Txaka mozten

2.- Gero maionesarekin nahasten da:

txaka3 txaka4

3..- Eta akautzeko, nahasketa ogi gainean hedatzen da:

txaka5 txaka6 txaka7

Eta hemen duzue emaitza:

txaka8

Egun horretan ederki gosaldu genuen:

txaka9 txaka10

Ondorengo loturetan errezeta eta argazki guztiak ikusi ahal izango dituzue:

                               Errezeta                                                      Argazkiak

 

 

 

 

 

 

PLATANOZKO ETA TXOKOLATEZKO PIRULETAK

 

Kaixo berriro guztioi:

Aurreko egunean, azken asteetan landutako errezeta prestatu genuen Laguntza Gelan, eta zuekin konpartitu nahiko genuke. Ikusiko duzuen bezala, hagitz erraza da egiteko, eta goxo-goxoa ateratzen da:

1) Egin behar den lehenengo gauza, platanoei azala kentzea da:

Platanoei azala kentzen Platanoei azala kentzen

Platanoei azala kentzen

 

2) Gero, zuritutako platanoak zatitan moztu behar dira:

Platanoa zatitan mozten Platanoa zatitan mozten

Platanoa zatitan mozten

 

3) Platanoak puskatu ondotik, zati guztiei makiltxoak sartuko dizkiegu:

 

Platano zatiei makiltxoak sartzen Platano zatiei makiltxoak sartzen Platano zatiei makiltxoak sartzen

 

4) Platanozko piruletak prest ditugunean, txokolatearekin hasiko gara. Lehendabiziko, txokolate barra, zati txikitan puskatuko dugu. Bai gogorra!!!

 

Txokolate barra zatitan puskatzen Txokolate barra zatitan puskatzen

 

5) Gero txokolate hori urtu beharko dugu. Guk hori egiteko, mikrouhin-labea erabili genuen:

Txokolatea mikrouhin-labehan sartzen

 

 6) Mikrouhin-labea txokolatea urtzeko erabiltzen dugunean, kontu handiz ibili behar dugu, ez badugu nahi txokolatea erretzea. Horretarako, labearen indarra aukeratzeko botoia, erdi mailan jarriko dugu, eta minutu erdiro, ontzia labetik aterako dugu, urtzen ari den txokolateari bueltak emateko:

 

Txokolateari bueltak ematen Txokolateari bueltak ematen Txokolateari bueltak ematen

 

7) Txokolatea prest dagonean, platanozko piruletak bertan bustiko ditugu (denborarekin urtu dugun txokolatea gogortzen bada, berriro ere berotu beharko dugu):

 

Platanozko piruletak txokolatean bustitzen Platanozko piruletak txokolatean bustitzen Platanozko piruletak txokolatean bustitzen

 

8) Akautzeko, prestatutakoa leihoan hozten utzi (presaka ibagabiltza, hozkailuan ere sar daiteke), eta...

 

Piruletak leihoan hozten

 

9)...Gosaltzera!!!

Piruletak jaten Piruletak jaten
Piruletak jaten Piruletak jaten

 

Bai goxoa!!!!

Etxean egitera animatzen bazarete, hementxe duzue errezeta:

Platanozko eta txokolatezko piruletak - pdf

 

ON EGIN!!!!

                                                                                                                                                                                                                                                                             logo9
 

Ricardo Baroja" eskola publikoa / Altzate kalea 8

31780 Bera (Nafarroa)

 Tfno: 948 625019 

Email: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

 

 

 

Hasiera Ikasleen txokoa Trantsizio gela/Clase de transición