Hasiera Ikasleen txokoa Trantsizio gela/Clase de transición

IgerilekuaTU

IGERILEKURA!!

Aurten ere Laguntza Gelakoak Lesakako igerilekura joaten hasiak gara. Azaroan hasi eta maiatza bitartean, astean behin joanen gara, eta hau egin ahal izanen dugu, zati haundi batean, Guraso Elkarteak emandako diru laguntzari esker. Eskerrik asko beraz, eta zein ongi pasatzen dugun ikusteko, azpiko loturan aurkituko dituzue argazki batzuk.

ARGAZKIAK

PALMERATXOAK

IKASTURTE BERRIAREKIN BATERA, LAGUNTZA GELAN AURTEN ERE ERREZETAK PRESTATZEN HASI GARA. ORAINGO HONETAN PALMERATXOAK EGIN DITUGU. BETI BEZALA, LEHENIK ERREZETA IDATZI GENUEN, ETA NOLA EGIN BEHAR ZIREN IKASI GENUENEAN, PRAKTIKAN JARRI GENUEN IKASITAKOA.

ORAINGOAN, PAUSO GUZTIAK BIDEOTXO BATEAN AZALTZEN DIZKIZUEGU. ESPERO DUGU ZUEN GUSTUKOA IZATEA. ERREZETA, AZPIAN DUZUEN LOTURAN ERE AURKI DEZAKEZUE. ANIMATU ZUEK ERE ETXEAN EGITERA, HAGITZ ERRAZA DA ETA!!!

ERREZETA

PALMERATXOAK from rbip on Vimeo.

ESNEGAINA ETA JOGURT BIZKOTXOA

Ibaien amak bizkotxoa egiteko errezeta erraz bat pasa zigun aurreko egun batean. Laguntza Gelan ongi aztertu eta landu ondotik, teorian ikasitakoa praktikan jartzeko eguna iritsi zaigu. Artikulu honen bukaeran errezeta ikusi ahal izateko lotura bat jarri dugu, baina horrera iritsi baino lehenago, hementxe duzue jarraitu dugun prozesua argazkitan bildua:

Lehenengo pausoa orea prestatzea izan da. Osagaiak neurtzeko jogurt potea erabili dugu, eta horregatik azaltzen da behin baino gehiagotan, baina horrek ez du erran nahi aldi oro jogurta botatzen ari ginenik!!!

bizkotxoa1

Hemen Julen irina neurtzen

ari da

bizkotxoa2

Ibai zukua egiten

bizkotxoa3

Arraultzak hausten

bizkotxoa4

Iker jogurta botatzen

Karlosen laguntzarekin

bizkotxoa5

Azukrea

bizkotxoa6

Ibaik prestatutako zukua

Ikerrek bota du ontzian

bizkotxoa7

Eta akautzeko... olioa!

 

Hurrengo pausoak: guztia batidorarekin nahasi, moldea prestatu eta orea moldean isuri:

bizkotxoa8

Batidora erabiltzeko beti heldu

baten laguntza behar da

bizkotxoa9

Gero bizkotxoa itsastea ez badugu nahi,

lehenik moldean gurina eta irina hedatu

behar dira

bizkotxoa10

Orea moldean jartzen

Aurreko guztia prest genuenean, sukaldera jaitsi gara eta bertan, Belenen laguntzarekin, labea erabili dugu.

bizkotxoa11

Labetik bero haundia ateratzen zen, eta Ikerri

beldurra ematen zion

bizkotxoa12

Tenperatura: 160º

Denbora: 45 minutu

Eta hiru ordu laurden pasa eta gero...

bizkotxoa13

Bizkotxoa labetik atera berria

bizkotxoa14

Hagitz beroa zegoenez,

leihoan hozten utzi

behar izan dugu

bizkotxoa15

Jarraian gosari ederra egin dugu

Ondorengo loturan errezeta ikusi ahal izanen duzue. Animatu egitera, hagitz erraza da eta hagitz goxoa eteratzen da.

ERREZETA

 

ARDIAK, PONIAK ETA BEHORRAK IKUSTEN

TRANTSIZIO UNITATEAN "ETXABEREAK" GAIA IKUSI DUGU, ETA AKAUTZEKO ZER HOBE GELAN IKUSI DITUGUN ETXABERE HORIETAKO BATZUK BENETAN IKUSTEA BAINO. HORI DELA ETA, IKERREN ATATXIK KAUKO BORDA INGURUAN DITUEN ZENBAIT AZIENDA IKUSTERA HURBILDU GINEN. BEGIRA:

Ikerrenatatxi LoliJulenLagun

HAUEK AGUSTIN ETA LOLI DIRA, ETA SHARK ETA LAGUN ZAKURREKIN DAUDE.

LAGUN SHARK-EN AMA DA

Ardiak Poniak     

ARDIAK ETA PONIAK URRUNETIK IKUSI GENITUEN. EZ ZUTEN GUREGANA HURBILDU NAHI.

BehorrakI BehorrakII     

BEHORREK BERRIZ, EZ ZUTEN BELDURRIK. OGI ZAHARRA AUNITZ GUSTATZEN ZAIE.

BehorrakIII

BEHOR BATEK ZALDIKO BAT IZAN BERRIA ZUEN. HIRU EGUN BERTZERIK EZ ZITUEN. ESNEA NOLA EMATEN ZION IKUSI GENUEN.

HAGITZ ARRATSALDE POLITA PASATU GENUEN.

ESKERRIK ASKO, AGUSTIN!!!!

AZPIAN DUZUEN LOTURAN ARGAZKI GEHIAGO IKUSI AHAL IZANGO DITUZUE.

ARGAZKIAK

 

 

IGERILEKUAN

Igerilekua1 Igerilekua2

Pasa de otsailaren 11tik, eta 10 astez, eskolako Guraso Elkartetik jasotako diruari esker, Laguntza Gelakoak asteartero Lesakako igerilekura joaten hasi gara. Han, bertako Leire izeneko monitore batek lagunduta primeran pasatzen dugu, eta hemendik aste batzutara arrainak bezala igeri egiten ikasiko dugu.

Argazki gehiago, ondorengo loturan:      Argazkiak

                                                                                                                                                                                                                                                                             logo9
 

Ricardo Baroja" eskola publikoa / Altzate kalea 8

31780 Bera (Nafarroa)

 Tfno: 948 625019 

Email: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

 

 

 

Hasiera Ikasleen txokoa Trantsizio gela/Clase de transición