LIBURUTEGIA

LIBURUTEGIA

Liburutegia eskolako 2.solairuko bi gela haunditan banatzen da. Hara iristeko igogailua ere bada. Eskola-ordu guztietan egoten da liburutegia irekita, baita atsedenaldietan eta astelehen, astearte eta ortzegunetan arratsaldeko 16:10etik 17:00ak arte ere. Horrela, ikasleei aukera eskaintzen zaie irakurtzeko, ikasteko edo dokumentuetan kontsultak egiteko. Irakurleak 7.000 dokumentu inguru ditu eskura. Baliabide hauek ABIES euskarri informatikoan sailkatuta daude. 2. gelan ikasleak interneteko konexioa duten 9 ordenagailu ditu eskura (eta bertze 3 ordenagailu eramangarri maileguan eramaten ahal direnak).

Comments are closed.