Artículos

 

2013-2014 IKASTURTEA

RICARDO BAROJA ESKOLA PUBLIKOA

2007 11 21 Frogalogo 10

 

GURE ESKOLAKO GURASOEI:

 

Lehenik eta behin AGUR BERO BAT guztiei eta, berriak zaretenei bereziki, ONGI ETORRIA.

Idazki honen bidez 2013-2014 ikasturteko antolamenduaren xehetasun batzuk azaldu nahi dizkizuegu.

Aurten 191 neska mutiko arituko dira gure eskolan (guztiak D ereduan).

 

Lanean arituko garen irakasle taldea honako hau izanen da:

Amaia Estonba ...............................................................3 urtekoen gela eta Ikasketa Burua

Ainhoa Agesta………………………………................4 urtekoen gela.

Aitziber Etxarri…………………………………………5 urtekoen gela

Rosa Eugi.......................................................................Haur Hezkuntzako laguntzailea eta Idazkaria

Dane Olasagasti ………………………………………L.H.ko 1. A maila

Maria Aspiroz / Ainhoa Goikoetxea………………… L.H.ko 1. B maila

Arantxa Mitxelena…………………………………….L.H.ko 2. A maila

Patxi Ribera …………………………………………. L.H.ko 2. B maila.

Eider Zapirain…............................................................L.H.ko 3. maila

Igor Hurtado……...........................................................L.H.ko 4. maila

Fernando Herreruela.....................................................L.H.ko 5. maila

Maite Blanco.................................................................L.H.ko 6. maila

Garbiñe Egilegor...........................................................Ingelera

Egoitz Uzkudun..…..………........................................Ingelera,

Joserra López.................................................................Gorputz Heziketa eta Zuzendaria

Maite Etxenike...............................................................Erlijioa.

Aiala Grajirena...............................................................Musika

Inaxio Sansiñena ...........................................................Pedagogia Terapeutika

Maka Alza…….............................................................Pedagogia Terapeutika eta 3 urtekoen gela.

Juli Teiletxea…..............................................................Logopeda

Rosa Mutuberria.............................................................Orientatzailea

Carlos Moreno...............................................................Zaintzailea

 

Zuzendaritza orduak: Astearteetan 11,30etatik 13,00etara. Ordu hauetan edozein arazo edo galdera agertzeko etortzen ahal zarete.

 

Idazkaritza orduak: Astearteetan, 12,10etatik 13ak arte.

 

Tutorearekin biltzeko ordua: Ortzegunetan, 16’10etatik 17’10etara zuen ordua da, hau da, nahi duzuenean gurekin solastera etortzen ahal zarete.

 

Jantoki zerbitzua: Guraso Elkarteak kudeatzen du zerbitzu hau. Dakizuenez, irailean eta ekainean ere zerbitzu hau eskaintzen da. Irailaren 6ean hasi eta ikasturtea bukatu bitartean iraunen du. Era berean, asteazkenetan ere zerbitzu hau martxan egonen da.

Egunero gelditu behar dutenek hilabeteko kuota ordainduko dute. Egunero gelditzen den ikasleren batek, egunen batean ez badu gelditu behar, goizeko 10ak baino lehen abisatu behar da sukaldean edo atezaintzan.

Beti bezala, egun bakanetan geratzeko aukera ere badago. Aski izanen da aurreko egunean, bezperan, abisatzea. Orri bat egonen da eskolako sarrerako mahaian eta bertan apuntatu beharko duzue. Errezibo guztiak (egun bakanakoak ere) banketxetik pasatuko dira. Horretarako kontu zenbakia eskatuko zaizue. Arduraduna: Jose Manuel Aranibar.

 

 

Guraso Elkartea:

Guraso Elkarteko partaideak astero elkartzen dira. Bilera hauetan nahi duzuen guztiek parte har dezakezuela jakinarazi nahi dizuegu.

Lehendakaria: Maxus Alzuguren .

 

Haurtzaindegi zerbitzua:

Aurreko ikasturteetan bezala, aurten ere haurtzaindegi zerbitzua (gosaria barne) egonen da, goizeko 8etatik 9,10etara. Asteazkenetan ere zaintza zerbitzua arratsaldeko 16,00ak bitartean eskainiko da.

Arduraduna: Bixente Taberna

 

Materialaren kuota:

Aurreko ikasturtean bezala, honetan ere 10 euro kobratuko dugu hiruhileko bakoitzean. Edonola ere, diru guztia batera ordaintzea eskertuko genizueke, kontuen segimendua erraztu aldera.

Horrela, ikasturte hasieran sartu behar diguzuen dirua honako hau da:

Eskolan seme-alaba bakarra dutenek: 30 euro

Eskolan bi seme-alaba dutenek: 50 euro

Eskolan hiru seme-alaba dutenek: 60 euro

Diru sarrera La Caixan egin behar duzue:

21003693212200031720 kontu zenbakian. Sarrera egitean zuen izen abizenak agertzen direla egiaztatu eta egiaztagiria zuen seme-alabaren tutoreari eman.

 

EGUTEGIA ETA ORDUTEGIA

Egutegia berriro ere igortzen dizuegu.

 

Ordutegiari dagokionez gogoratu:

Astelehen, astearte, ortzegun eta ostiraletan

Goizez: 9’10etan sartu eta 13.00etan irten.

Arratsaldez: 14’30etan sartu eta 16’10etan irten

Asteazkenetan, irailean eta ekainean

Goizez soilik: 9etan sartu eta 13.00etan irten

Gurasoekiko ikasturte hasierako bileren egutegia.

Urriak 1………..5. eta 6. mailak

Urriak 3……….1. maila

Urriak 8……….2. maila

Urriak 10……..4 eta 5 urte

Urriak 15……..3. eta 4. mailak

Urriak 17……..3 urte

Bilera hauek guztiak arratsaldeko 16’30etan hasiko dira. Gogoratu zuen seme-alabentzat hagitz garrantzitsua dela zuen partaidetza (aita eta amarena) eta arreta. Guraso eta irakasleen arteko harreman zuzena eta estua hagitz onuragarria da. Bileran, beraz, espero zaituztegu.

Argazkiak eta irudiak: Aurreko urteetan bezala, eskolan bertan zein irteera eta kanpaldietan, zuen seme alabei ateratzen dizkiegun irudi eta argazkiak erabiltzeko baimena eskatzen dizuegu. Gurasoren batek ateratako irudiak gune publikoetan (eskolako web orrian, matrikulazio kanpainan...) ez erabiltzea nahiko balu, zuzendaritzarekin harremanetan jartzea eskertuko genizueke.

Irteerak:

Ikasturte honetan berriro ere irteerak eta kanpaldiak egiteari ekinen diogu.

Irteera bakoitzaren berri tutore edo zuzendaritzaren bidez izanen baduzue ere, jakin ezazue irailean bi irteera aurreikusi ditugula: Lizuniagara (irailaren 20an) eta Donostiako Zinemaldira (irailaren 23an).

 

 

                                                                                                                                                                                                                                                                             logo9
 

Ricardo Baroja" eskola publikoa / Altzate kalea 8

31780 Bera (Nafarroa)

 Tfno: 948 625019 

Email: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.